Bremsstrahlung

Nukleo atomiko baten eremu elektrikoan desbideratutako energia handiko elektroi batek eragindako Bremmsstrahlunga

Bremsstrahlung (alemanetik, bremsen [«balaztatu»] eta Strahlung [«erradiazioa»][1]) erradiazio elektromagnetikoa da, masa txikiz kargatutako partikula bat (adibidez, elektroi bat) desazeleratzean sortzen dena, karga duen beste partikula batek (adibidez, nukleo atomiko batek) sortutako eremu elektrikoaren eraginez.

Bremsstrahlungari erradiazio libre (free-free radiation ingelesez) ere esaten zaio, kargatutako partikularen ibilbide-aldaketaren aurretik eta ondoren aske dagoen partikula kargatu batek sortzen duelako. Kargak askeak direnez, sortutako espektroa jarraitua da. Hertsiki esanda, Bremsstrahlung esaten zaio kargatutako partikula baten azelerazioak eragindako erradiazio orori, hala nola sinkrotroi-erradiazioari; baina materian balaztatzen diren elektroien erradiaziorako bakarrik erabiltzen da.

  1. Haug, Eberhard. (2004). The elementary process of Bremsstrahlung. World Scientific ISBN 978-981-279-500-7. PMC 262845816. (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search